Aste honetan atsedena bailarako pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

Patri Espinar, datorren asteburuko igandean jokatuko den Master Cupeko finala prestatzen jarri da. 

Bailarako pelotariek atsedena izango dute asteburu honetan aurreko asteetan izan duten zurrunbiloa eta gero. Iker Salaberriak eta Aimar Olaizolak ez dute jokatuko eta trinketean ere Oier Gurutzealdek ez du partidurik jokatuko, aurreko asteaburuan Kopako finalean aritu eta gero. Aimar Olaizolak 2020a seigarren amaituko du LEPM-ko sailkapen nagusia.  1.115 punturekin postu horretan amaituko du atzetik dauden pilotariek ez baitute lau t'erdikoa jokatuko. Honela, bere aurretik geratu dira Ezkurdia, Jaka, Altuna, Martija eta Artola.


Bestetik, Patri Espinar burubelarri datorren asteburuko igandean, hilaren 20an, jokatuko den Emakumeen Master Cup Txapelketako finalaren prestaketa lanetan dabil. 


Naroa Agirrerekin batera, Arrigorriagan, Amaia Aldai eta Oihane Orbegozoren aurka lehiatuko da binakako txapela garrantzitsuenaren bila. 
Eusko Jaurlaritzaren neurri berriekin ikuslerik ezingo da egon Arrigorriagako frontoian eta binakako finala hutsik jokatuko da. 
Azkenik, afizio mailako txapelketa guztiak etenda jarraitzen dute, nahiz eta Nafarroan partida batzuk hasi diren jokatzen. Entrenatzen hasi daitezke seiko taldetan.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!