Gabonak gerturatu ahala, askoren zalantza izaten da, zer prestatu. Anfitrioi direnak, badirudi «errespontsabilitate» gehiago dutela, menua prestatu behar baitute, besteak beste. Hori horrela, 4 menuri buruzko ideiak helarazi ditu Kronikak, hauek baliagarriak izan daitezke agian zeure menuarekin inspiratzen laguntzeko, eta familiako kideak aho zabalik uzteko.Guztira, lau menu daude, hala nola, indioilar menu tradizionala, labean egindako arraina, labean egindako haragi errea eta azkenik gabonetako menu begetarianoa.
Indioilar menu tradizionala
Hasteko, aperitiboak: mahai erdian itsaski pixka bat jarri, zuen familiak nahi bezala. Adibidez, zentollo edo idi betea zerbitzatu dezakezue, eta otarrainxka batzuk whiskyan, gisatuak edo labean eginak.Sarrerakoa: gure lehen iradokizuna porru, patata eta udare krema da, arina eta goxoa. Plater nagusia: aipatu moduan, indioilarra, izan ere, hau da gabonetan jartzen den plater ohikoenetako bat. Postrea: etxean egindako arrautza-flana eta gabonetako izozkiak, elur forman, etxeko txikiek ere goza dezaten.
Labean egindako arraina
Aperitiboak: hasteko, foie eta almendrazko bonboiak eta pizzazko mokadu biribilduak, oso egokiak izan daitezke menu honetan. Sarrerakoa: aguakate eta otarrainxka txikiak, dibertigarriak eta zaporetsuak. Triffle formatuan jateko eta gabonak hemen daudela sentitzen hasteko. Plater nagusia: bigarren menu honetarako, lupia izan daiteke plater nagusia, hau gatzetan izanik. Postrea: etxeko turroiak ezin hobeak dira janari tradizional hauek errematatzeko.
Labean egindako haragi errea
Aperitiboak: zapo-brotxetak eta tomatetxoak, oliba originalak villarroy erara. Sarrerakoa: ondo kontzentratutako salda, gabonetako zapore guztiarekin, ezin hobea da plater nagusira pasa aurretik jatekoa, hain zuzen. Plater nagusia: familia bileretarako errezeta perfektua, haragia. Garrantzitsua izan ohi da, kalitatezko pieza bat hautatzea, gero labera sartzeko. Postrea: Gabonetako zuhaitz forma duten hojaldre eta nutelaz egindako postrea, adin guztietarako balio du.
Gabonetako menu begetarioanoa
Aperitiboak: askotariko hummusak egin daitezke: dilistak, aguakatea, baba hanous edo mutabal bat, etxeko ogiaren tostetan igurtzeko. Sarrerakoa: sarrera gisa, krema begetal bat prestatu daiteke, arina eta denen gustukoa. Plater nagusia: barazki lasagna begetarianoak familia osoarentzat aproposa izan daiteke, zaporez betetako platera da eta betegarria gainera.
Postrea: oliozko polboroiak, beganoentzako ere jangarriak dira mota honetako postreak.
Etxeko txikiek ere, gabonetako otorduez gozatzeko hamaika ideia
Errutina aldaketa haundia izaten dira gabonak txikientzat. Horiek modu egokian elikatzeko eta entretenitzeko gomendio batzuk hemen.
Haurrak, gabonak datozenean, urduri jartzen dira, azkenean haurrei zaila egiten baitzaie errutinak haustea, batik bat txikienei. Argi dago, momentu askotan deskontrolatu egiten direla, urduritasuna dela medio. Gabonak emozio ugariko uneak dira, eta askotan zaila da umeentzako menuak prestatzea.
Hala ere, badago haurrak entretenitzeko modurik, janariarekin egindako formekin.
Sarrerako jakiekin adibidez, hainbat ideia daude, hala nola, moztu kanapeak izar edo bihotz formekin. Zirkuluen forma duten pastak moztu, eta egin aurpegi irribarretsuak ketchup, marmelada edo maionesarekin...
Plateretako dekorazioa ere oso garrantzitsua da, haurren interesa pizten baitu honek. Egin daiteke adibidez, perretxiko entsalada bat, plateraren oinarrian letxuga, gainean 3 edo 4 'perretxiko' egin oilaskoarekin, eta gaztarekin adibidez, txano moduan jarri, eta mahonesarekin puntutxoak ere egin daitezke.
Bigarren platerean, saltsekin jokatu daiteke, gabonetako zuhaitzak irudikatuz, kanpaien formak eginez, bolak, edo izarrak. Horretarako erabili daitezke ilarrez, azenarioz, erremolatxaz edo beste barazkiz osatutako krema bat.
Patata purearekin ere egin daitezke hainbat marrazki, adibidez, elurretako panpina, honi begiak jarriz, sudurra, ahoa eta bufanda.
Haurrek gustuko izan ohi dute azken platera, hau da, postrea, eta plater honi nolabaiteko forma edo irudia ere emateko hainbat ideia daude. Adibidez: Browniea edo txokolate tarta, gabonetako zuhaitz gisa moztuta; Elurrezko panpina formako izozki-bolak; Erretenak egin, erdiaren erditik ebakita.
Gainerako otorduak, «arinak» izatea gomendagarria
Etxeko txikien errutina oso garrantzitsua izaten da, azkenean ohiko ordutegia ahalik eta gutxien aldatu beharko litzateke. Baina gabonetan hori lortzea oso zaila denez, otordu eta afari garrantzitsuak egin aurretik mokadu arin bat eman diezaiokegu. Egun horietan, gomendatzen da gainerako otorduak oso arinak izatea, kaloriak, gantzak eta azukreak orekatzeko. Otordu arinak egin daitezke, barazki eta landareak erabiliz, zerealekin edo lekaleekin (zopak, belardiak, entsaladak, arroz zuria, gaztadun pasta, lekadunak barazkiekin).