LABI Aholku Batzordeak atzo egin zuen bilera, pandemiaren egoera aztertzeko eta horren gainean zenbait neurri ezartzeko. Ondoren, arratsaldeko 20:30etan, Iñigo Urkullu lehendakariak prentsaurrekoa eman zuen. 10 neurri argitaratu zituen eta larunbatean sartuko dira indarrean.
Berrikuntza nagusien artean dago kirol jardueretan izango den bat. Izan ere, OMEren azken gomendioaren arabera, ez da beharrezkoa izango maskarillaren erbailera lehiaketetan eta jarduera fisiko gogorretan edo bizietan. Hori horrela, mendira joaten direnek, korrikalariek, txirrindulariek... ez dute derrigorrez maskarilla jarrita eraman beharko, kirola egiten duten bitartean. Edonola ere, salbuespen hori soilik aplikatuko da aire libreko kirolean eta jende ugari ez dagoen lekuetan; alegia, herri barruan, edo jende asko dagoen zonaldetan, ezingo da maskarilla gabe kirola egin.