LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordeak bilera izan du gaur goizean, koronabirusaren pandemiaren egoera aztertzeko eta hainbat erabaki hartzeko. Etzitikaurrera ezarriko dira gaur erabakitako neurri guztiak. Hori bera azaldu du Iñigo Urkullu lehendakariak, gaur arratsaldeko prentsaurrekoan. Guztira 9 neurri aipatu ditu, gizarteko sektore guztiei eragiten dietenak.
Ostalaritza eta jatetxe jarduera baimenduko dira
Urkulluk jakinarazi zuen ostalaritzaren irekiera baimenduko dela, betiere udalerri horren intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500ekoa baino baxuagoa baldin bada. Hori bermatzen bada, terrazak irekiko dira %100eko aforoarekin, eta taberna barruak, berriz, %50era soilik bete ahalko dira. Dena den, debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.Horrez gain, mugikortasun mugak gaueko 10:00etatik goizeko 06:00etara mantenduko dira. Hala ere, etxeratzeko agindua 01:30ean ezartzea erabaki dute, abenduaren 24an eta 31n. Gainera, ahaideen edo hurbilekoen ohiko bizileku diren lurraldeetara joateko bakarrik atera ahal izango dira beraien lurraldetik. Era berean, gehienez ere 6 pertsona elkartzeko neurria mantentzen da. Salbuespena dira abenduaren 24a, 25a, 31a eta urtarrilaren 1a; egun horietan 10 pertsona elkartu ahal izango dira.
«Norberaren ekarpena eta konpromisoa ezinbestekoa da osasun krisi larri hau gainditzeko»
Halaber, 6 pertsonetako taldeetan kirol federatuen entrenamenduak baimenduko dira. Horrekin batera, kirol jardueraren gainerako murrizketak mantenduko dira, eta urtarrilaren 11n horiek malgutzeko aukera aztertuko da. Azkenik, gabonetako jaietan adinekoen egoitzetara bisitak egiteko araudi berezi bat jarriko dela helarazi du lehendakariak.
«Norberaren ekarpena eta konpromisoa ezinbestekoa dira osasun krisi larri hau gainditzeko»