Liburutegi Ibiltaria bisitan, etzi

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 9a, 00:00

Azaroko bisita bertan behera geratu ondoren, etzi bueltatuko da Liburutegi Ibiltaria, Aranora eta Goizuetara. Arratsaldearen hasieran, 14:30etan, iritsiko da goizueta­rrengana Harkaitz Delgado, Leitzako liburutegiko arduraduna; eta ordubete egonen da bertan. Segidan eginen die bisita aranoarrei, eta 16:00etatik 16:30etara izanen dute aukera herritarrek, liburuak eta pelikulak bueltatu eta berriak hartzeko; eta baita liburutegiko bazkide egiteko ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!