Liburutegi Ibiltaria, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 7a, 00:00

Azaroan Liburutegi Ibiltariak bertan behera utzi behar izan zituen Aranoko, Goizuetako eta Aresoko hitzorduak. Hala ere, abenduan izanen dute herritarrek liburuak mailegatzeko aukera. Leitzako liburutegitik jakinarazi dute ostiral honetan Aranora eta Goizuetara egingo duela bisita. Azken horretan,  ordubeteko geldialdia eginen du: 14:30etik 15:30era bitartean; Aranon, aldiz, arratsaldeko 16:00­etatik 16:30era izanen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!