Dobera Euskara Elkarteak, Hernaniko Kronika sortu zuen 2000 urtean, 3 helbururekin: herriko eta herritar guztien informazioa jaso eta zabaltzea, informazio hori euskeraz eman eta ondorioz euskeraren normalkuntzan eragitea eta azkenik gizarte kohesioan eragitea. Astean bost aldiz argitaratzen zen, A3 formatuko bi orrialde. 2001 urtean, internetera egin zuen salto, eta kronika.eus webgunea sortu zen.
2004 urtean, egunkari izatera pasa zen, urteko 362 egunetan argitaratuz. 2005 urtean, asteburuetako kronikei orrialdeak gehitu eta 4 edo 8 orrialdetako aleak argitaratzen ziren. Hori horrela, asteburuetan, errotatibara bidaltzen zen eta tabloide formatuan inprimatu.
Herri egunkari izatetik, bailarako hedabide izatera
2014 urtean, herriko egunkari izatetik, bailarako hedabide izatera pasa zen. Urumea bailara, bailara naturala den heinean, Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizuetako herrietara ere zabaldu zen. Lehendik ere, Hernaniko Kronika iristen zen aipatutako herrietara baina 2014an bere toki propioa eman zitzaien herri hauei. Horretarako, Astigarragako Kronika eta Urumeako kronika hedabideak sortu ziren, eta Hernaniko Kronika mantendu egin zen. kronika.eus webgunea ere, herriko hedabide izatetik, bailarako egunkari digital izatera pasa zen.
2019ko urtarrilaren 2tik aurrera, Kronikako edizio guztiak bateratuta argitaratu dira, Kronika izanik, egunkariko marka bakarra. Horrela, egun horretan Kronikak 6.617garren alea argitaratu zuen, ale bateratuaren aurrenekoa.
Hernani, Astigarraga eta Urumeako Kroniketako edizio guztien aleen baturatik jaio zen, eta zenbaki horri eman zaio segida ordutik aurrera. Gaurko ale hau, 7.315garrena da.
Bailarako herritar guztiei zuzentzen da, 28 mila inguru
Urumea bailarako goiko herrietan du jarduera eremua, guztira bost herri hartzen dituela. Bailara guztian 28 mila herritar inguru bizi dira. Urumea eskualde anitza da, euskaldun kopuruari dagokionez: Hernanin (Ereñotzu barne), %57,36a; Astigarragan, %57,43; Aranon %89,47a eta Goizuetan %98,98.
Herritar guztiei zuzendutako hedabidea da, euskaldun zein erdaldunei, adin tarte eta pentsaera guztietakoei. 4.419 aleko tirada izaten du.
2018ko Kronikalari kanpainari segida, bazkideak erdigunean jarrita
Kronikalarien babesaren bila dabil Kronika; kanpaina berria jarri zuen abian 2018an bi fasetan eta orain kanpainaren bigarren olatu haundiagoan eta landuagoan sartu eta hasiko da. Kronikak Urumea Bailarako edozein denda, enpresa, entitate, elkarte, norbanakora... iritsi nahi du eta Kronikalariak berak ekarri nahi dira erdigunera. Kronikalariaren ideiak, eta aportazioak ere bildu nahi dira. Gaur egun Kronikak 500 Kronikalari inguru ditu eta proiektuaren sendotzea bermatzeko Kronikalari gehiago behar ditu.
2003an aurrekontuaren %12a Kronikalarien aportazio ekonomikoetatik lortzen zen. 17 urte pasa eta gero aportazio hori aurrekontuaren %3koa da.
Eragile guztiei deia
Aipatutako guztiagatik, Urumea bailarako eragile guztiei kanpainara atxikitzeko deia egiten die Kronikak: norbanako, talde edota denda eta enpresa haundi zein txikiei.
Kuota desberdinak daude, 25 eurotik hasita
Norbanakoak 25 euroren truke egin daitezke Kronikalari. Enpresa eta dendentzako, hain zuzen, bi kuota ezberdin ezarri dira. Denda edo enpresa txikiak 50 euroren truke egin daitezke Kronikalari; enpresa haundiek, aldiz, 200 euroko aportazioa egin dezakete, urtean. Dena den, enpresa edota dendaren errealitatearen arabera egokitu ahal izango dira.
Dedukzioa, sozietate zergan
Kronikalari egitean, Dobera Euskara Elkarteari borondatezko ekarpena egiten ari da edonor, izan pertsona fisiko edo juridikoa. Mezenasgoko lehentasunezko jarduera izendatuta dago, eta beraz, bonifikatuta dago. Enpresen kasuan, egiten duten ekarpenaren %18a sozietate zergan kenduko zaie.
Doberako bazkide. Urtean 40 euro
Dobera Euskara Elkarteko bazkide egiten bazara ere Kronikalari zara zuzenean. Babesten diren proiektuak: Mintzalaguna, Motibazio saioak, Ipuin faktoria, Kronika, Kromiki lehiaketa, Burbunak eta etsayak, Ekimen kulturalak, Udaleku ibiltariak, Bota Bertsoa, Hamaika Batuaz, Jolas eta solas, Negulekuak....
Doberako bazkide izatean ondorengo abantailak daude:
-Errenta aitorpenean dedukzioa (aportazioaren %20a).
- Prezio bereziak Doberak eta Kronikak antolatzen dituzten egitasmo, zerbitzu, produktu eta emanaldietan.
- Hilabeteko agenda.
-Zozketak: Kronikalarien artean (Doberako bazkideak ere Kronikalari dira).
-Elkartearen Batzar Orokorretan parte hartzeko aukera.
COVID-19ak ere Kronikan eragina izan du
COVID-19 birusaren hedapenak gurean sekula ikusi gabeko egoera batera ekarri gaitu, eta neurri gogorrak hartzera bultzatu ditu erakunde publikoak, gaitzaren zabalkundea murriztu, arriskupeko populazioa babestu eta osasun sistema publikoaren kolapsoa saihesteko asmoz.
Neurri horien artean, alerta egoeraren deklarazioa eta, haren barruan, herritarrak informatu eta sentiberatzeko kanpainak egiteko betebeharra ezarri diote erakundeek euren buruari.
Kronikak herritarren arteko komunikazio tresna eraginkorra izateko eta zerbitzu publikoa betetzeko funtzioa betetzeko bokazio argia du. Bokazio horretatik, eta gertuko komunitatearekiko konpromisotik, bere egiten du salbuespenezko egoera honetan herritarrak zehatz eta garaiz informatuta mantentzeko zeregina, eta krisi egoeratik irteten laguntzeko ekarpena egiteko borondate irmoa.
Finantziazio bidean Kronikalariak garrantzi haundiagoa hartu du
COVID-19aren ondoriozko alarma egoerak krisia eragin du jarduera ekonomiko guztietan, eta komunikazioaren sektorea ez da salbuespena izan. Finantziazio bidean Kronikalariak garrantzi haundiagoa hartu du, are gehiago, toki komunikabideen esparruan, hirukoitza izan baita eragina:
• Alde batetik, ziurgabetasun egoera orokorraren eraginez, publikoaren informazio gosea haunditu egin da, eta albiste gehiago eta sarriago jasotzeko eskaria izaten ari gara. Ekonomia guztia geldotu den unean, komunikabideok gure ekoizpen erritmoa bizkortu behar izan dugu.
• Bestetik, ekoizpena handitu ez ezik, zaildu eta garestitu ere egin da: segurtasun neurriak tarteko, edukien ekoizpena garestitu eta moteldu egin da. Langileak zein tresneria babesteko segurtasun ekipamendua erosi behar izan da, erredakzioak egokitu, inprenta eta banaketan protokolo zorrotzak ezarri...
Kazetaritza lana ere dezente konplikatu da: telelanak gastu berriak ekarri ditu ekipamendu eta zerbitzuetan, elkarrizketatuekiko harremana zaildu egin da...
• Azkenik, enpresa eta saltoki txiki gehienek halabeharrez eten behar izan dute euren jarduera, tokiko erakunde publiko eta pribatuekin batera. Horrek zuzenean jo du gure diru-sarrera komertzialen aurka: bizitza zibilaren izozteak bat-bateko murrizketa erraldoia ekarri du hala publizitatean nola komunikazio zerbitzuen eskarian.
Urumea Bailarako denda edo enpresa bateko kide bazara eta Kronikari ekarpena egiteko asmoa badaukazu, jarri gurekin harremanetan 943 33 08 99 edo kronikalari@kronika.eus bidez, eta proiektua aurkeztuko zaio nahi duen orori.
Denen artean Kronika gero eta atseginagoa, irakurgarriagoa eta elkartzen gaituena egiteko denen laguntza eskertzen da.
Webguneko hemerotekarako sarbidea itxi egingo da; Kronikalariek besterik ez dute aukera izango bertako PDFa eskuratzeko
Abenduaren 19an itxiko da hemerotekarako sarbidea eta ikusten jarraitzeko Kronikalari edota Dobera Euskara elkarteko bazkide egin behar da 943 33 08 99 telefonoan, kronikalari@kronika.eusen, bulegoan edo webgunean bertan.
2000 urtean hasitako bidean, beste aurrerapauso bat emango du Kronikak datozen egunetan: Kronikaren webguneko hemerotekarako sarbidea itxi egingo da; Kronikalariek besterik ez dute aukera izango bertan PDFa eskuratzeko.
Hori, abenduaren 19an gertatuko da eta ordura arte aukera dago Kronikalari egin eta zerbitzua mantentzeko. Bestela, PDFak ezin ikusi geratuko da irakurlea. Hemeroteka www.kronika.eus webgunean aurkitu daiteke eta egunez eguneko prentsa dago bertan jasoa.
Kronikalariek datozen egunetan jasoko dituzte beraien erabiltzaile eta pasahitza, honela hemerotekarako sarrera izango dute.
Kronikalariek datozen egunetan jasoko dituzte beraien erabiltzaile eta pasahitza, honela hemerotekarako sarrera izango dute.
Erabiltzailea eta pasahitza datozen egunetan jasoko dute Kronikalariek
Bertara sartzeko, erabiltzailea eta pasahitza datozen egunetan jasoko dute. Horrekin batera, sarbidea nola egin azalduko da, pausoz pauso.
Erabiltzaile eta pasahitz honekin, Kronikaren webguneko hemeroteka osora sarbidea izango dute: eguneroko alea ikusi ahal izango du PDF formatuan, baita 20 urteko ibilbidean argitaratutako ale guztiak ere. Guztira zazpi mila aletik gora aurkitu daitezke Kronikaren hemerotekan eta Kronikan albiste izan den guztia ikusi daiteke eta dago bilduta, bailarako historia azken 20 urteetan.
Bukatzeko, gogorarazi nahi da Kronikalari izateak (Doberako-Kronikako bazkideak ere Kronikalariak dira) hainbat abantaila dituela:
- Egiten diren zozketa eta lehiaketa guztietan parte hartzeko aukera (duela bi urtetik, Kronikalarientzat besterik ez dira Kronikak antolatzen dituen zozketa guztiak).
- Antolatzen diren ekitaldi eta ekimen guztietan, sarrerak lortzeko abantailak eta lehentasuna.
- Egiten den ekarpen ekonomikoaren dedukzioa errenta aitorpenean.
- Hemendik aurrera, hemerotekara sartzeko aukera ere izango duzu.
Besterik gabe, gogoratu edozein ekarpen, zalantza edo arazorentzako, ohiko bideetatik jarri zaitezketela harremanetan Kronikarekin: 943 33 08 99 telefonoaren bidez edo kronikalari@kronika.eus helbide elektronikoan.