Abenduaren 3an ospatu zuten Urumea bailarako hainbat txokoetan Euskeraren Eguna. Eta ez ziren atzean gelditu, ikastetxeak, izan ere, bakoitzaren modura ospatu zuten, Euskal Herri mailan hain garrantzitsua den, Euskeraren Eguna.
Batzuk, egun ofizialean jai hartu zuten, beste batzuk berriz, egunean bertan, ekintzak antolatu zituzten, esan moduan, norberaren modura ospatuz.
Egoerara moldatu behar izan dira ikastetxeak. Hori dela eta, hainbat bideo egin dituzte, bertsoak sortu eta euskerari buruzko gogoetak ere landu dituzte. Ikastolek euskeraren inguruan egindako ekintza, dantza eta kantuen berri eman dute. Honakoa argi utziz; «nahiz eta musukoa ezpainetan eraman, euskera egon da guztien ahotan».
«Ezin dugunez fisikoki oso gertu egon, bideo bat egin dugu»
Langile ikastolak, Euskeraren Eguna ospatu zuen abenduaren 3an, bideoak, bertsoak eta hausnarketak eginik.
HERNANI LANGILE
Bizi dugun egoera honetara egokitu da Langile Ikastola. Izan ere aipatu dute «ezin dugunez denok elkarrekin egon, bizi dugun pandemia dela eta, erabaki genuen bideo bat grabatzea». Hau da, maila bakoitzak «haur hezkuntzatik hasita, lehen hezkuntzako seigarren maila arte» aukeratu dute euskal abesti bat, «eta haur eta gazteek hau abestu eta grabatu egin genien». Ondoren grabaKETA hauek guztiak batuz, bideo «eder bat sortu genuen», abenduaren 3an, denek batera, bakoitzak bere klasean ikusteko». Horrez gain, «Euskaraldiari ere egin genion beharrezko tokia, gogoeta eta bertso batekin».
Aurrreko urtean, Langilen hainbat kalejira egin zituzten.
«Euskeraren lagun mina etorri zen, esperientzia kontatzera»
Mari Pilutxiren bisita izan zuten Ereñotzuko Txirrita ikastolan, eta bere esperientziak kontatu
zizkien, txikiei.
EREÑOTZU TXIRRITA
Ederki ospatu zuten Txirrita ikastolan, Euskeraren Eguna. Izan ere, astezkenean Mari Pilutxiren bisita izan zuten. Hau, euskeraren lagun mina da, eta hainbat pasadizo eta kontakizunekin entretenitu zituen Ereñotzuko txikiak. Caceresetik etorritako pertsonaia da, baina txiki txikitatik gustatu izan zaio euskera, eta euskalduna izatea.
Jarraian, klase talde bakoitzak, abestu eta emanaldi txiki bat eskaini zien gainerako ikasleei, eta amaitzeko, aurpegiak margotu zituzten.
Abesten pasa zuten Euskeraren Eguna, Txirritako txikiek.
«Euskera presente izateko, hainbat ekintza egin ditugu»
Urumea ikastolak jai egin zuen Euskararen Egunean. Hala ere, astearte eta ostiralean hainbat ekintza egin ziztuzten.
HERNANI URUMEA
Ez zen ekintza edo emanaldirik egin abenduaren 3an Urumean, jai eguna zutelako. Hala ere, pasa den astearte eta ostenuean, makina bat ekintza egin ziztuten, Euskaren Eguna «presente» izateko. Urumea ere bizi dugun egoerara moldatuz, Sautrela abestiaren inguruko bideo proiekzio bat egin zuten. «Gela bakoitzak abestu, dantzatu edo dena delakoa egin, eta ondoren, dena bideo bakar batean jarri dugu».
Horrez gain, euskerazko zinea ere izan dute astean zehar Urumea ikastolan, eta ETB Maratoieko Ez negar egin saiora, bertso bat bidali zuten atzo, euskararen eguna ospatzeko asmoarekin.
«Nik euskera maite dut lelopean ospatu dugu eguna»
Astigarragako Herri Eskolan ere, asteazkenean ospatu zuten Euskeraren Eguna, kartelak margotuz, eta esaldiak idatziz.
ASTIGARRAGA HERRI ESKOLA
Asteazkenean ospatu zuten Astigarragako Herri Eskolan Euskeraren Eguna, hala ere argi utzi dute, «ez dela urtero moduan izan».
Bizi dugun osasun alarman egonda ere, Astigarragan ederki egokitu dira, izan ere, «Nik euskera maite dut» leloa hartuta ospatu baitzuten. Horrez gain, hainbat kartel margotu zituzten, esaldiak ere idatzi zituzten, eta hainbat txiste emanaldiren bidez, barre ugari egin zuten astigartar gaztetxoek.
Txikien familiei ere parte hartzera gonbidatu zitzaien, kalean jarritako karteletan idaztera gonbidatuz.