Nolakoa izan den zuen 2020 urtea jakin nahi du, Kronikak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 4a, 00:00

Pandemiak hankaz gora jarri du gizartea. Hori horrela, urte honetan pasatakoak kontatzera gonbidatu nahi zituzte Kronikak herritarrei. 

2020ko martxotik, asko aldatu zaigu egunerokotasuna, izan ere, ordu asko pasa ditugu etxean konfinatuak, maskarilak erabiltzen dira kalean, jendearekin elkartzeko oztopoak daude... eta beste hainbat faktore.

Horregatik, Urumea bailarako herritarren pasarte eta kontakizunak irakurri nahi ditu Kronikak. Hau da, zuen testu eta argazkiak jaso nahi ditugu, erakutsiz nolakoa izan den urtea zuentzat. Bidali kronika@kronika.eus helbidera, posta elektronikoz; edo entrega­tu Kronikaren bulegoan (Larra­mendi 11, behea).

 

Jasotakoak, argitaratu

Jasotako testu guztiak argitaratuko ditu Kronikak, papereko edizioan zein kronika.eus web orrian, urteari errematea jartzeko, abenduan zehar.

 

Nahi duzun, modu

eta estiloan

Nahi duzuen luzerako testu bat, urtea nola bizitu duzuen kontatuz: orri osokoa izan daiteke (7.000 karaktere inguru), orri erdikoa (3.000 karaktere), edo nahi izanez gero, luzeagoa edo laburragoa ere bai! Testuarekin batera, argazki bat (edo gehiago!) ere jaso nahi ditugu, aurtengo momenturen bat islatuko duena, kontakizunari laguntzeko. Eta noski, jarriozue izenburu bat ere, zuen urteari!.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!