Bertso Saio Literariorako gonbidapenak, agortuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 3a, 00:00

Abenduaren 10ean izango da bertso saioa. Gonbidapenak agortu diren arren, streaming bidez ikusteko aukera izango da.   

Mari Luz Esteban idazleak, Maialen Lujanbio hernaniarrak eta Miren Amuriza bertsolariek parte hartuko dute Bertso Saio Literarioan, abenduaren 10ean.  Euskararen Etxean izango da, 19:00etatik aurrera.

Hi(ZKI)bridoak egitarauaren lehen denboraldiaren azken hitzordua izango da Bertso Saio Literarioa. Arduradunek jakinarazi dutenez, berehala agortu ziren saioa zuzenean ikusteko gonbidapenak. Edonola ere, gonbidapenik gabe geratu direnek saioa streaming bidez ikusi ahal izango dute, Euskararen Etxeko YouTube kanalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!