Euskeraren eguna da gaur, eta herritarrek modu berezian ospatuko dute aurten abenduaren 3a

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 3a, 00:00
Herri eskolako irakasleak eta ikasleak, joan den urteko euskeraren egunean.

Egun berezia da gaurkoa euskaldun guztientzat, eta Urumea Bailarako herritarrek euskeraren garrantzia azpimarratu dute egindako ekimenetan.

Abenduaren 3a ondo pasatzeko, aldarrikatzeko, azpimarratzeko eta festarako eguna da Euskal Herrian. Aurtengoa urte arraroa izaten ari den arren, euskeraren eguna berezia izatea nahi izan dute Urumea Bailarako herritarrek. Eskoletan euskal kantak eta ohiturak gogoratuko dituzte eta Ereñotzuko Txirrita eskolan, esaterako, jolastokiko horma margotuko dute, ikasleek egindako irudiekin. Horretaz gain, sorpresatxoa izan zuten atzo ikasleek, Mari Pilutxik bisita egin zielako. 
Gainera, jaieguna da Hernaniko Udalean eta, beraz, musika eskolan, Gaztelekuan eta eguneko zentroan izan ezik,  udaletxea, zerbitzu sozialak, Biteri kultur etxea, liburutegia eta euskaltegia itxita egongo dira.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!