Liburutegi Ibiltariaren azaroko hitzorduak abendura atzeratu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 2a, 00:00
Harkaitz Delgado, liburuzaina, herritarrei liburuak erakusten.

Goizuetara eta Aranora abenduaren 11n hurbilduko dira, eta herritarrei zerbitzua eskainiko die.

Liburutegi Ibiltariak azarorako zituen programatuta bisitak Aranon eta Goizuetan. Hala ere,   Leitzako liburutegitik jakitera eman dutenez, atzeratu egin behar izan dituzte hitzorduak. Hori dela eta, Goizuetara eta Aranora abenduaren 11n hurbilduko da. Goizuetan ordubeteko geldialdia eginen du: 14:30etatik 15:30etara bitartean; Aranon, berriz,  arratsaldeko 16:00­etatik 16:30etara. 

Udan ere egin zituen geldialdiak herri horietan, eta arrakasta hutsa izan zen. Aranoar eta Goizuetarrak pozez gerturatu ziren zein liburu zeuden ikustera, eta etxera eraman zituzten gustukoenak. Harkaitz Delgado liburuzaina aritu zen Liburutegi Ibiltariarekin hara eta hona lanean, eta esan zuenez, «oso harrera ona izan zuen hasieratik». Zerbitzu hori eskaintzeaz gain, Delgadok gomendioak ematen dizkie bertaratzen diren herritarrei. Denetarik topa daiteke liburuzainaren kaxetan; haurrentzat zein helduentzat zuzendutako liburuak dira, eta edonori literaturarekin gozatzeko aukera ematen diete.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!