Parte hartu lehiaketan, eta lortu saskia

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 28a, 00:00

Kronikak 15 galdera prestatu ditu Urumea bailarari lotuta, eta Errigorako produktuak eskuratuko dituzte, Doberako bazkide eta Kronikalari onenek.

Lehiaketa antolatu du Kronikak, Egunean Behinen estilora, baina Urumea bailara erdigunean jarrita. Hamabost galdera dira erantzun beharrekoak, eta edonork erantzun ditzake.

Hiru sari ere izango dira, Dobera Euskara Elkarteko bazkide edo Kronikalari direnentzat: galdera gehien asmatzen dituz­ten hiru bazkide edo Kronikalariek, Errigorako saski bana eskuratuko dute. Eta berdinketarik egongo balitz, zozketa egingo da horien artean, sariak banatzeko.

Parte hartzeko, nahikoa da kronika.eus webgunean sartu, eta galderak erantzutea. Bertan aurkitu daitezke erantzun beharreko 15 galderak.

Eta zuk, ondo ezagutzen du­zu bailara? Zenbat asmatuko dituzu? Sartu eta erantzun, saria irabazteko!  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!