Bapatekotasun honetan, buruan hainbat galdera eta erantzun gutxi inguruan, eta are gutxiago nire buruan. Itxiera bikoitza izanaren sentsazioa dut, etxean eta nire gorputzean, kanpotik barrura ixten baita DENA.
Eta DENA hau nola ireki berriro? Barrutik kanpora begiratuz eta irudikatuz. Eguna hasi eta zure barne emozioak, beldurra, frustrazioa, ezjakintasuna, negargura, bakardadea, bai eta alaitasuna, ekiteko gogoa… non, nola eta zerrekin lotura bilatu eta bat egitea izan da idea eta modua.
Nire kasuan, argazkilari eta sortzaile naizen heinean, irudia eta argazkia izan dira nire lagun. Egunerokotasunean, barrutik hitzekin adierazten ez nuena, irudien bitartez adierazten nuen eta bai, niretzat prozesu terapeutikoa izan da guztiz. Lagungarri eta beharrezkoa, sentitzen eta bizitzen ari nintzena adierazteko modua, nire hizkuntza.
Begiak itxi beharrean, gehiago ireki ditut. Ikuspegi zabalagoa eskaintzen didan arnas sakon baten bitartez, eta begirada enkoadraketa-markoa handitu batetik klik txiki bat eginez, nire mundu berria sortzera iritsi naiz. Mundu berria ni berritu batetatik.
Idoia Telleria Maritxalar
Argazki eta irudien bitartez pertsonekin konektatzen duen argazkilaritza.
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani
Talleres Mitxelenak babestutako atala
Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus
