ITUROLATARROK
WhatsApp kate berri bat. Goizean bost e-mail. Instagram ireki eta iragarkiz gainezka. Ni, ni eta ni. Elkarrekin konektatu nahi dugu, edo soilik zarata sortu?
Komunikazioa modan dagoen hitz bat da. Toki guztietan ikus daiteke, eta gero eta erakunde gehiagok darabilte terminoa ahoan. Hala ere, teorian komunikazioren garaia den honetan, gero eta komunikazio gutxiago dugu. Gure pantailetan informazio bonbardaketa etengabea dugu. Sare sozialetan baliozko ekarpenak zabaldu ordez, faltsukeriak eta konspirazio teoria zentzugabeenak dira nagusi.
Nola egin aurre egoera mediatiko berri honi? Iturola Elkarlan Sorgunean balio argi batzuk ditugu oinarri: kolaborazioa, elkar laguntza, komunitatea, sarea.
Garai pandemiko hauetan gero eta isolatuago gaude. Bakarrik. Baina errealitatea bestelakoa izan daiteke. Elkarrekin hitz egin, balioa duen edukia partekatu, komunitatea batu, elkar zaindu. Itsasoan galdutako pertsonak izan ordez, uharteak sortu ditzakegu gure artean, geure burua eta ingurukoak laguntzeko. Zarata eta zurrunbilo garaietan, itsasargi bihurtu gaitezke.
Mikel Amundarain Lizarbe
(PR, marketing-a eta komunikazio soluzioak kultur arloan)
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani
Talleres Mitxelenak babestutako atala
Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus
