Euskaraldia

Euskaraldiko ariketa: zailtasunak nola gainditu argitzeko saioak, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 27a, 00:00

Pello Jauregik bihar emango ditu gomendio batzuk.

Gemma Sanginesekin eta Pello Jauregirekin Euskaraldiko YouTube kanalean online jarraitu daitezke saioak 19:00etan eta galderak aldez aurretik eta unean bertan egin daitezke.

Abenduaren 4ra bitartean, ariketa izango den egunetarako, hainbat euskarri eta ekintza komunikatibo aurreikusi dira parte hartzaileak aktibo mantendu eta Euskaraldiari ikusgarritasuna emateko.

Honela, egunero mezuak zabaltzen ari dira gomendio, datu interesgarri edo aipuren batekin. Goizero 07:30etan Euskaraldiaren eta herri batzordeen sare sozialetatik zabaltzen dira.

Bestetik, ariketan urratsak nola eman eta egoera konkretuetan nola aritu jakiteko bi saio eskainiko dira gaur online, zuzenean, Euskaraldiko YouTube kanalean. Galderak aldez aurretik zein unean bertan egin ahalko dituzte herritarrek.

Gaur, 19:00etan, Gemma Sanginesekin eta datorren asteazkenean, abenduak 2, 19:00etan Pello Jauregirekin.

 

Asteartean ere beste hitzaldi bat eskainiko da

Hainbat arlotako euskararen garapenari buruzko hitzaldi sorta martxan daude. Online jarraitu daitezke eitb.eus eta Euskaraldiaren atarian. Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan egiten ari dira mahai inguruak eta bertan ere parte hartu ahal izango da.

Datorren asteartean, abenduak 1, 19:00etan: Arlo sozio-ekonomikoaren hizkuntza(K) hitzaldia eskainiko da. Maite Artolak moderatzen duen hitzaldian Ander Aizpurua (Kutxako presidentea), Mari Jose Aranguren (Orkestrako zuzendari nagusia) eta Naiara Goiak (Arantzazuko gizarte berrikuntza laborategiko zuzendaria) hartuko dute parte.

  

Kultur emanaldiak eta bestelako ekitaldiak (online)

Ipar Euskal Herriko eragileek antolatutako bestelako ekintzak ere txertatu dira agenda bateratuan. Bihar, azaroak 28, 09:00etan, Miren Artetxeren hitzaldia egongo da Bertsolaritza eta euskara izenburupean. Euskal Irratiak eta Kanaldudek eskainiko dute.

Ostegunean, abenduak 3, 19:00etan bertso saioa antolatu da Ziburuko herri batzordearen eskutik. Maddi Sarasua, Patxi Iriart eta Oier Urreizti izango dira bertsolariak.

Gaur zortzi, abenduaren 4an, 18:00etan, Maddi Ane Txoperena idazlearen Ene baitan bizi da liburuaren irakurketa jarraitua egingo da, Ziburuko herri batzordearen eskutik (emisioa Euskaraldia Ipareh YouTube-tik). Ordubete beranduago, 19:00etan, Josu Martinez zuzendariaren ANTI film-laburraren proiekzioa eta ondorengo solasaldia izango da gonbidatu bereziekin (emisioa Kanaldudek). 21:00etan Kantu gaualdia egongo da Larresoroko herri batzordearen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!