Etzi ostatuak irekitzeko baimena eman du, Nafarroko Gobernuak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 25a, 00:00

Etzitik aurrera, Nafarroako ostatuetako terrazak bere edukiaren %100era ireki ahal izanen dituztela jakinarazi du, Nafarroako Gobernuak.

Astelehenean, Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamenduak jakitera eman zuen, etzitik aitzinera, terrazak bere edukieraren %100era ireki ahal izanen direla. Hori bai, «betiere, bezeroen artean bi metroko distantzia bermatzen bada».

Terrazetako mahaietan, lau bezero jartzeko aukera ere eman du Osasun Departamentuak.

Astelehenean, Osasun Departamentuak, ostalaritzako mahai teknikoarekin izandako bileran ezarritako baldintzak eta berritasunak ezarri zizkion ostalaritzako sektoreari, «neurri berrien berri eman zen».

Hala ere, neurri hauek guztiak, gaurtik aurrera sartuko dira indarrean, foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean, eta horrela gainera, orain indarrean dagoen araudia eguneratuta geldituko da. Honetaz gain, hiru astean behin, pandemiak Nafarroan duen egoera aztertuko dute, «urtearen azken egunei begira balizko irekieretan aitzinera egin ahal izateko».

 

Neurriak, irekierarako

Nafarroako Gobernuak, neurri batzuk ezarri ditu ostatuen irekierarako, hala nola, Covid-19aren sintomak edukiz gero ostatura ez gerturatu, sartu baino lehen eskuak garbitu, aukeratu aire zabaleko lekuak, 1,5 metroko distantziak mantendu.... 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!