Bi pleno gaurkoan, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 24a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan, bi pleno izango dira. Astigarragan presentziala izango da, eta Hernanin telematikoa. 

Bi pleno izango dira gaurkoan, Hernanin bat eta Astigarragan bestea. Arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera plenoei. Astigarragan, modu presentzialean egingo da plenoa, eta Hernanin berriz, modu telematikoan, azken boladan bezala. 
Astigarragan, hamaika gai landuko dira, eta haien artean, 2021eko aurrekontuen hasierako onarpena eramango da Plenora. Arrobitxuloko igogailuaren exekuzio proiektuaz ere jardungo dute. Sahara eta euskeraren inguruko adierazpen instituzionalei buruz ere ariko dira. 
Hernaniko plenoan berriz, hamar puntuko gai-zerrenda dago, eta hemen ere, Saharari buruzko mozioa aurkeztuko da. Horrez gain, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko alderdien adierazpena ere landuko da, beste hainbat gaien artean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!