TESTIGANTZA: Asier 44 (eta Olatz 41)
“Plax zerbitzura joan izan ez bagina, ez dakit bikote izaten jarraituko genukeen, baina badakit, ez ginatekela orain bezain ondo egongo.
Duela hiru urte hasi zen dena, gure harremana kili- -kolo zegoenean. Neskato txikiak, errutina, itxi gabeko zauri zaharrak... Ez genekien, geuden zulotik nola atera.
Nire emazteak Plaxen iragarkia ikusi eta joateko konbentzitu ninduen. Oraindik ez diot behar adina eskertu. Ez da bide erraza izan, baina pozten naiz ibili izanaz.
Bileretan, denetarik izan dugu, eztabaidak, eragindako mina ezagutu dugu, bata bestearen lekuan jarri gara, negar egin dugu, barre egin dugu…
Plaxeko sexologoak, entzun gaitu, gidatu egin gaitu, eta garrantzitsuena, tresnak eman dizkigu guk bidea egiteko. Ez gara inoiz epaituak sentitu eta ez da irabazlerik edo galtzailerik izan, biok irabazi dugu. Irakurketak aholkatuz, eguneroko tentsio-une eta egoeretarako trikimailu edo teknika txikiak emanez, batzuetan entzun nahi ez genituen gauzak esanez, ondoezaren kausak aztertuz, pazientzia, profesionaltasun eta hurbiltasun handiz lortu du esaten ziguna onartzea, praktikan jartzea eta helburuak lortzea.
Beti irribarre batekin (gauza serio jartzen zenean izan ezik) eta begirada konplize baina profesional batekin, eroso eta ulerkor sentiarazi gaitu.
Erromantizismoa eta sexualitatea (bikote batean hil ala biziko zerbait) ere landu ditugu, ideiak, aholkuak eta proposamenak eginez. Sexua naturaltasunez tratatzen dut beti, baina txinparta mantentzeko behar den morboa galdu gabe.
Bizi izan dudan guztiagatik, gaizki edo erdi-ondo dagoen oro, animatu nahiko nuke, Plaxera joatea, edozein dela arrazoia, ez da damutuko. Hori bai, argi utzita Plax dela Everestera igotzen laguntzen dizun xerpa, baina gailurrera iristeko pausoak norberak eman behar dituela”.