2020a nolakoa izan den jaso nahi du Kronikak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 23a, 00:00

Urte ahaztezina izan da aurtengoa. Herritarren kontakizunak jaso nahi ditu Kronikak, pandemiak hankaz gora jarri duen urtea deskribatzeko.

2020 urtea hankaz gora jarri du COVID-19aren pandemiak, martxotik urte bukaerara bitarte; eta noiz arte luzatuko den ere ezin jakin oraindik. Baina ziur, urte luzetan, eta akaso bizitza osoan, gogoratuko dugu, erabat ezohikoa izan zen 2020 hura: etxetik atera ezinik egon ginenekoa, denak maskarillak jantzita ibili ginenekoa, egunerokoan ia beste gairik ez zenekoa, ekitaldi eta jarduera ia guztiak bertan behera geratu ziren garaia...


Pandemia honek urrundu egin gaitu kasu askotan, elka­rren­gandik gertuago sentiarazi ere bai, beste zenbaitetan. Guztiok bizitu dugu urte berezia bezain arraroa, urte gogorra, zenbaiten bizimodua ere aldatu egin due­na. Eta beraz, guztiok daukagu zer kontatua, 2020 urteari bu­ruz. Horregatik, zuen kontakizunak jaso nahi ditu Kronikak, horien bidez deskribatzeko eta aurpegia jartzeko aurtengo urteari. Nola bizitu duzue zuek, Urumea bai­larako herritarrok, 2020a?

Testu eta argazkiak jaso nahi ditugu Kronikan
Zuen testu eta argazkiak jaso nahi ditugu, erakutsiz nolakoa izan den urtea zuentzat. Bidali kronika@kronika.eus helbidera, posta elektronikoz; edo entrega­tu Kronikaren bulegoan (Larra­mendi 11, behea).


Jasotako testu guztiak argitaratuko ditu Kronikak, papereko edizioan zein kronika.eus web orrian, urteari errematea jartzeko, abenduan zehar.


Zer behar dugu horretarako?  Nahi duzuen luzerako testu bat, urtea nola bizitu duzuen kontatuz: orri osokoa izan daiteke (7.000 karaktere inguru), orri erdikoa (3.000 karaktere), edo nahi izanez gero, luzeagoa edo laburragoa ere bai! Testuarekin batera, argazki bat (edo gehiago!) ere jaso nahi ditugu, aurtengo momenturen bat islatuko duena, kontakizunari laguntzeko. Eta noski, jarriozue izenburu bat ere, zuen urteari!.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!