Plenoak

Hernaniko bilkura telematikoki eta Astigarragakoa udaletxean egingo dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 23a, 00:00

Bihar, asteartean, Hernanin eta Astigarragan Plenoak egongo dira, 19:00etan hasita. Hernanin telematikoki egingo da eta Astigarragan berriz bertatik bertara egingo da udaletxeko areto nagusian. Astigarragan hamaika gai landuko dira eta 2021 urteko aurrekontuen hasierako onarpena eramango da Plenora. Arrobitxuloko igogailuaren exekuzio proiektuaz ere hitzegingo da eta Sahara eta euskeraren inguruko adierazpen instituzionalak egingo dira. Hernanin hamar puntu landuko dira. Hemen ere Sahararen inguruko mozioa aurkeztuko da, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko alderdien adierazpena eta puntuetan Mercadonak eskatutako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan hobaria, interesa orokorra alegatuta, enplegua sustatzeagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!