Koronabirusa

Abenduaren 10a arte luzatuko dira meurri murriztaileak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 21a, 00:00
Komertzioak 21:00ak arte egongo dira zabalik, eta ostalaritzak itxita jarraituko du.

Eusko Jaurlaritzak adierazi du pandemia gelditzeko orain arte ezarritako neurri murriztaileei eutsiko dietela, «eraginkorrak» izaten ari direlako.

Herenegun jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak orain arte ezarritako neurri murriztaileak beste 3 astez luzatuko direla. Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren esanetan, pandemia geratzeko hartutako neurriak «eraginkorrak» izaten ari dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Beraz, horiekin jarraitzea erabaki egokiena dela helarazi dute. Gaur sartuko da indarrean dekretu berria, eta pandemiaren egoeraren arabera gaurkotuko dute abenduaren 10eko data, Osasun sailburuaren esanetan.

Izan ere, egindako agerraldian, Sagarduik azpimarratu zuen bide onetik goazela, baina asko dagoela egiteko oraindik: «ondo goaz, baina ez gaude ondo; kasu asko ditugu, positibotasunaren portzentajea altua da».

Hori horrela izanik, indarrean jarraituko du EAEn eta udalerrian pertsonak sartzeko eta irteteko mugak, eta, hortaz, mugikortasunak mugatuta jarraituko du. Gainera, 22:00etako etxeratze-agindua egongo da, jarduera sozioekonomikoak 21:00etara mugatuta jarraituko dute eta ostalaritza-establezimenduak itxita egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!