Euskaraldian izena emateko epea azaroaren 24ra arte luzatu da, nahiz eta bihar bertan hasi ariketa

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 19a, 00:00

Azken beroketa egiteko gaur bertso saio tematizatua egongo da Astigarragan, Erriberan kulturgunean, 19:30etan.

Euskaraldian izena emateko epea azaroaren 24ra arte luzatu da. Egun horretan, gaueko 23:59ak arte egin daiteke.  Euskera ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala bihar hasik da, azaoaren 20an, eta benduaren 4ra arte luzatuko da. Baina izenemateko aukera egongo da ariketa hasi eta lau egunetara. 

Oihana Bartra eta Sustrai Colina bertsotan, eta sarrerak Erriberan erosi daitezke

Euskaraldirako azkeneko beroketak egiteko, bertso saio tematizatua izango da Astigarragan, gaur bertan: Nahi dugu hitz eta jolas. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Erribera kulturgunean, Oihana Bartra eta Sustrai Colina bertsolariekin; Imanol Artola, Felix, ariko da gai-jartzaile lanetan. Sarrerak eskuragarri daude, Erriberan bertan: helduek 6 euro, haurrek 3 euro, eta Euskaraldian izena eman dutenek doan. Topaguneak eta Lankuk antolatu dute saioa.


Ia 600 pertsona daude izena emanda Euskaraldian, eta azkeneko egunetan beste bultzada bat izatea espero dute. Izan ere, izena emateko aukera luzatu da, eta, orain, dinamikan parte hartzeko epemuga luzatu da. Horretarako, aste honetan megafoniarekin dabiltza herrian barrena, Euskaraldiko mezuak zabaltzen; eta eskuorriak ere banatu dituzte etxez etxe, izenemate fitxarekin. Hori bete eta Udalak herrian dituen buzoietan uztea nahikoa dute astigartarrek, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimenean parte hartzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!