Gazte planerako inkesta igandera arte bete daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 18a, 00:00

Inkesta jarraipen haundia ari da izaten eskualdeko gazteen artean (318 gazte) baina oraindik gehiago animatu nahi dira.

Igandea izango da Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko gazte diagnostiko eta planaren galdetegia osatzeko azken eguna. Gizarte Zerbitzuetako mankomunitatearen ekimenez martxan den Gazte Plana osatzeko prozesua arrakastaz abiatu da. Azaroak 22ra arte betetzeko aukera dagoen arren, dagoeneko 318 dira iritzia eman duten eskualdeko gazteak. Herriz herri gazteen partaidetza ezberdina ari da izaten, eta nabari da biztanleria txikiagoko herrietan, Arano eta Aresoren kasuetan, partaidetza haundiagoa ari dela izaten, %63 ingurukoa. 
Halaber, badaude azpimarratzeko datuak, esaterako, dagoeneko Goizuetako 12 eta 16 urteko gazteen %82ak parte hartu duela. Oraindik ere bete ez dutenei haien iritzia ematera animatu nahi zaie, https://labur.eus/gazteplana helbidean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!