Trafikoa geldirik A-15 errepidean, Hernani parean

Kronika - Erredakzioa 2020ko azaroaren 17a

Istripua izan da 15:00ak aldera, eta geldirik dago trafikoa Donostiara bidean.

Istripua izan da A-15 errepidean, Hernani parean, 14:55etan. Donostiarako norabidean gertatu da, 167 kilometroan, eta horren ondorioz, geldirik dago trafikoa, errepidean. 2 eta 4 kilometro arteko auto-ilarak daude, Trafikoko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!