90 sagardo motatik gora, online

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 15a, 00:00

Sagardoa Route-k Euskal Herriko sagardoen online denda berritu du, eta 90 sagado mota baino gehiago daude salgai. Internet bidezko salmenta indartzeko asmoz egin dute, eta www.sagardoa.eus webgunean egin daiteke erosketa. Ekoizle gehiago, produktu berriak eta sagardoaren munduko produktuen aukera zabala aurki daiteke bertan, eta klik batean erosteko aukera dago. Urumea Bailarako sagardotegien produktuak ere bertan daude salgai. Tartean daude, esaterako: Lizeaga, Itxasburu, Alorrenea, Akarregi edo Iparragirre.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!