Hizkuntza-ohiturak aldatzeko dinamika azaroaren 20an hasiko da, datorren ostiralean. Dinamikan parte hartu nahi duten herritarrek osteguna dute izena emateko azken eguna. Izen-ematea https://euskaraldia.eus/ webgunean egin daiteke, ahobizi ala belarriprest rola aukeratuta. Horretaz gain, ekimeneko txapak eskuragarri daude. Hernanin, Euskaraldiko bulegoan eskuratu daitezke: astelehenean eta asteazkenean, 09:00etatik 13:00etara bitartean; asteartean eta ostegunean 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara; eta ostiralean, 11:00etatik 13:00etara bitartean.