Txapak jasotzeko eguna gaurkoa, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 9a, 00:00

Arratsaldean banatuko dituzte Euskaraldiko txapak, 16:15etatik aurrera. Hernanin, bihartik ostiralera izango da, bulegoan.

Euskaraldiko txapak banatzeari ekin diote Hernanin, dagoeneko; eta gaurkoan, ereñotzuarren txanda izango da: arratsaldean banatuko dituzte txapak auzo­an, 16:15etatik aurrera.

Hori horrela, gaurkoan ez dute txa­parik banatuko Hernanin, Euskara Ari Duren bulegoan; bai­na bai bihartik ostiralera bitartean. Asteartean eta asteazkenean, bertan egongo dira goizeko 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara. Ostegunean, berriz, txapak jasotzeko aukera izango da 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara. Eta ostiralean, azkenik, goizez jaso ahal izango dira, 09:00ak eta 13:00ak bitartean.

Larramendi kaleko 11garren zenbakian dauka bulegoa, Euskara Ari Duk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!