Egokitzapenak, kiroldegietan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 9a, 00:00

Eusko Jaurlaritzaren neurrietara egokitzeko, zenbait aldaketa egin dituzte, Astigarragako eta Hernaniko kiroldegietan. Hernanin, 21:00etan itxiko da kiroldegia, astegunetan. Txandak egokitu egingo dituzte, eta gimnasiokoak ordu eta erdikoak izango dira. Eta musukoa erabili beharko da instalazio osoan eta uneoro, baita kirola egiten denean ere.

Astigarragan, berriz, sei laguneko azpitaldeak sortu dituzte ikastaroetan, eta kolore ezberdinetako hiru gune markatu dituzte, ikastaro gela bakoitzean. Erabiltzaileek, leku berean jarri beharko dute beti. Fitness gelan, berriz, aforoa murriztu eta musukoa derrigortu dute: ariketa fisikoa egiteko momentuan kendu ahal izango da soilik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!