«Basoko bainuak osasunean inbertitzea da eta natura gizartearentzako doako farmazia»

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 7a, 01:19

Itziar Insausti nafarrak naturarekin konektatzen du jendea Japoniatik datorren basoko bainuak edo Shinrin Yokuteknikarekin.

Itziar Insausti Mujika (Iruñea, 1977) Arruazun (Sakana-Nafarroa) bizi da, baina Urumea bailararekin badu lotura. Asteazkenero arratsaldez basoko bainuak eskaintzen ditu Hernanitik oso gertu, Donostiako Miramonen, eta Goizueta, Arano, Ereñotzu, Hernani eta Astigarraga praktika horietarako leku ezin hobeak izan daitezkeela aipatzen du; baso, mendi eta naturarekin lotura haundia duen bailara baita Urumea. «Aiako Harria parkearen sarrera duzue eta leku pila bat daude gertu prest».

Baina zer dira basoko bainuak? «Jendeak pentsatzen du zuhaitzak besarkatzea dela, baina ez da hori. Naturarekin konektatzen digu eta horretarako bi orduko ibilaldi arinak erabiltzen dira basoan barrena, adi-adi, alderdi kognitibotik deskonektatzeko eta zentzumenen bidez konektatzeko oinarrizko teknikak dituztenak: usaimena, ikusmena, ukimena eta entzumena», azaldu du antropologo, hezitzaile eta basoko bainuen gidari honek.

Itziarrek dioen bezala «hasieran arnas teknika batzuk egiten dira, gorputza desestresatzeko, eta gero pixkanaka zentzumenak jorratzen ditugu. Hasi gaitezke soinuarekin, adibide,z errekarenarekin, txorian soinuarekin... hau da, hasten gara natura sentitzen zentzumenen bitartez». Akaso gure gizartean albo batera utzi ditugun zentzumenen bitartez gogoratzen du Insuastik.

Horretarako, Yugen jarri du martxan, japonierazko hitz batetik bere izena hartzen duen proiektua: «Unibertsoaren ezagutza, azalpenik gabeko emozio sakonak gogorarazten dituena. Gure helburua energiaz lasaitzen, inspiratzen eta betetzen duten esperientziak sortzea da, gure balio jasangarriak eta birsortzaileak mantenduz», azpimarratu du Itziar Insaustik.


«Japoniako biztanleen %25ek erabiltzen dute ongi-izate praktika hau»
Basoko bainuak, Shinrin Yoku, kontzeptu berria da, zuhaitzak besarkatzetik haratago doana. Japoniako biztanleen %25ek erabiltzen duten ongizate-praktika bat da, munduan estres gehien duen herrialdeetako bat. «80garren hamarkadatik basoak balio terapeutikoarekin erabiltzen dituen programa nazional bat dago, horretarako prestatutako
ia 70 basorekin», azaldu du.

Euskal Herrian horretarako aukera ere egongo litzateke Itziar Insuastiren esanetan eta «Urumea bailaran ere bai noski.
Gaur egun prebentzio medikuntza errezetatzen ari dira Eskozian eta Zeelanda Berrian, eta mundu mailan oso modan dago ongizate turismoan», gaineratu du. Zientifkoki demostratu da bi ordu horiek pasa ostean jendeak onura sentitzen duela.

«Bi orduko ibilaldi arinak erabiltzen dira naturarekin konektatzeko zentzumenen bitartez»


«Basoek ftontzidak sortzen dituzte, San Petersburgoko Unibertsitateko biokimikari batek 1928an aurkitutako olio  lurrunkorrak. Baso bat antioxidatzaile, antibakteriano eta lasaigarri hauen eztanda bat da. Tentsioa murrizten du, gure sistema immunologikoak hobera egitea lortzen dute, hobeto lo egiten laguntzeaz gain, psikologikoki lasaitu egiten du, estresa murriztea eta sormena areagotzea ere ekartzen ditu», esan du.

Horrela, esperientzia horietan pertsona guztiak partekatzea eta une historiko paregabean sartzea du helburu. «Gaur
inoiz baino gehiago ikusi ahal izan da naturak gure ongizatean eta zoriontasunean duen garrantzia; ondo zaindutako
baliabidea aberastasun iturri haundia da», azpimarratu du.

Horregatik, naturarekin inspiratzeko eta bizitza osoago eta esker onekoago baterantz joateko gonbita egiten du.  Estresetik eta eguneroko bizitzako eskakizunetatik pare bat orduz aldentzea proposatzen dut, pertsonaren,  omunitatearen eta naturaren arteko harreman osasungarria suspertzen laguntzeko», azaldu du.

«Zelanda Berrian eta Eskozian ere hasi dira errezetatzen, fisikoki eta psikikoki onurak ekartzen ditu»


Sozialki ere laguntzen du. «Enpatia gehiago sortzen du, Harvard-eko ikerkuntza batek dioen bezala. Talde baten aurrean boligrafoa bota zen lurrera eta arbol baten ondoan egon zen taldea laguntzeko prest zegoen jasotzeko. Hiri batean bisita egin zutenek ez zuten horrelako enpatiarik».


Hala ere pertsonen eta basoaren araberakoa dela azpimarratzen du Itziar Insaustik. «Desberdintasunak daude lekuaren arabera eta horregatik esan dezakegun modan jarri dela. Zientziak onartzen ditu bere onurak. Honela, Japonian
esaterako Gobernua asko ari da inbertitzen naturan. Natura farmazia bezala, natura guretzako doako farmazia bat da».

«Basoko bainuek balio dute gure erroetara itzultzeko»
Urumea bailara sagardoaren lurraldea da eta horri lotuta Itziarrek aipatzen du Japoniakoa oso kultura desberdina da
eta japoniarrak naturaren parte sentitzen dira. Hemen berriz, zuhaitzak sagarrak ematen dituztenean ez gara sagarrondoa begiratzen hasten, ez dago hausnarketarik, sagardotegira joan eta sagardoa edaten dugu. Japonian berriz, zuhaitza horiek goraipatzen dituzte.

Urtean zehar bere garaia dute orretarako. Kultura desberdinak gara eta azken 50 urteetan naturarekiko konexio edo lotura hori galdu dugu. Lehen euskaldun gehienak naturarekin kontaktuan bizi ginen, egia da gaur egun pisuetan bizi garela.

Nahiz eta naturatik gertu egon oso denbora gutxi hartzen dugu horrelako lekuetara joateko. Basoko bainuek laguntzen dute ohartzera gure erroetara itzuli behar dugula, naturarekin konektatzera, gure ongizatea hobetzeko. Sagardotegietara joatea primeran dago, baina ez dezagun ahaztu nondik datorren horrenbeste zoriontasun ekartzen digun hori. Ez da bakarrik ongizate pertsonala, baizik eta soziala ere izango da, kulturala, modu horretan.

«Urumeako basoak oso egokiak dira bainuentzako; hasieran arnas teknikak egiten dira eta gero zentzumenak
jorratzen hasi gaitezke errekako uraren edo txoriaren soinuarekin adibidez»

 

Itzuli zenean, basoko komunen munduan sartu zen. «Bizitzan zehar pilatutako trebetasun guztiak helmuga zuzen
horretara iritsi balira bezala zen», nabarmendu du. Hala, pertsonei «bizitza osoagoa eta esker onekoa» lortzen laguntzea
proposatu zuen, «geure buruarekin, besteekin eta lurrarekin», esperientzia horiek pertsonen bizitzan, komunitateetan eta
planetan eragin positiboa izan dezaketela uste baitu. «Onurak desberdinak dira pertsona bakoitzarengan», gaineratu du.
«Lasaitasun oasi batean sartzea da helburua, naturarekin, besteekin eta zure buruarekin modu ezberdin eta paregabean
harremanetan jarri ahal izateko».

Itziar Insaustiren ustez oso garrantzitsua da jakitea eta konturatzea zer onura ekarri dezakeen hain gertu dauden baliabide naturalen bitartez. «Naturan bi ordu inguruko murgilaldiak dira, deskonektatzeko, presarik gabe, eta geldialdi asko egiten dituzte basoa sentitzeko, begiak itxi eta beste zentzumen batzuetatik pasatzen uzteko, belarra eta euria usaintzeko, txoriak entzuteko eta hostoak oinetan karraskatzen dituzten bezala edo zuhaitz baten azala ukitzek».

Basoko bainuak bakarrik eta taldeka egin daitezke, baina gida bat gomendatzen du Itziarrek. «Egia da norberak bere
kaxa egin dezakeela, baina gure egunerokotasunean jendeak ez du denborarik eta ez daki nola hasi egiten baso bainu bat. Horregatik gomendatzen dut behin saiakera egitea gida batekin eta horren ondoren, teknika batzuk barneratu eta ikasi ondoren egin daitezke bakarrik. Gidak lagunduko digu gure burmuina alde batera utzi eta zentzumenekin lan egiten. Edozein arlotan bezala, adibidez margotzerakoan, batzuk autodidaktak dira, baina beste batzuk nahiago dute
teknikak ikasi aurretik eta gero bere koadroa egin».

Itziar Insaustik gomendatzen du, hasieran behintzat, gida batekin egitea basoko bainu bat. «Lagunduko digu gure burmuina alde batera utzi eta zentzumenekin lan egiten»

 

Ibilbide arin hauek, ez dira distantzian luzeak eta bi ordukoak dira denboran. Norberaren eta inguruan dagoen naturaren
behaketa ere bada. «Denontzako da irekia eta modu lasaian. Ez da erlojurik behar eta mugikorrak alde batera uztea ere bada helburua bi ordu horietan». Jendeak errepikatzen duela dio Itziarrek. «Bakoitzak bere eraraegiten du eta sorpresa haundienak eszeptikoek eramaten dituzte. Eibarreko batek esanzidan zeozer bazuela. Helburua da jendeak ohitura bezala hartu eta astean behin egitea»



«Asteazkenetan Miramonen egiten ditut irteerak eta pribatuki ere bai»


Aralarren ere, egiten ditu igandeetan eta Urumeako bailaran bezala bertan «dolmenek erakusten digute ze konexio dugun arbasoekin»
.

Itziar Insausti gidari izaten da bisita gidatu, irteera edo basoko bainu horietan. «Niri gonbidatu esatea gustatzen zait. Jendea gonbidatuak izaten dira basora, natura bisitatzera». Berak non egin erabakitzeko orduan bi leku erabiltzen
ditu. Hasteko, igandero, bere Aralarko arbasoa. «Nire arbasoak , erdik, artzainak ziren mendilerro horretan, nire sustraien zati bat da», ohartarazi du, eta artzainek bizi zuten eta oraindik ere bizitzen jarraitzen duten naturarekiko lotura nabarmendu du.

Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga Urumea bailara den bezala, «bertako jendeak paisaia bat baino zerbait gehiago mantendu du, bizitza ulertzeko eta bizitzeko modu paregabea», adierazi du. Hala, Itziar Insaustik Aralarko ongizate esperientziak eta basoko bainuak eskaintzen ditu udazkenerako, mendilerro honetako pagoak mila kolorez tindatzen direnean. «Aralarko dolmenek erakusten digute zein konexio dugun gure arbasoekin eta mantendu egiten direla». Hor ere lotura argia da Urumeako dolmenekin, Adarra eta Onddi mendietan.

Irteera horiek kolektiboakizan daitezke, gehienez hamar lagunekoak, edo taldeka, hotelen eta landetxeen bitartez,
haien beharretara egokituta. Donostian, Miramonen egiten ditu asteazkenetan, eta «gero ere pribatuki ere egiten ditut. Familia batek elkarrekin egin nahi badu edo enpresa batek. Egun batekoak izan daitezke, baina posible da hilabetekoa izatea edo hiruhilekoak ere izan daitezke. Jendearen beharretara egokitzen naiz». Informazio gehiago eta erreserbak 626 983 912 telefonora deituz egin daitezke edo www.yugen.green. webgune bidez ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!