Lehendakariak, mugikortasuna eta bizitza soziala ahalik eta gehien murriztea eskatu du, konfinamendu berri bat saihesteko. Urkulluk dio, «gero eta handiagoa eta kezkagarriagoa» dela birusaren transmisio komunitarioa, eta ospitaletako okupazioa igotzen ari dela. Hori horrela, neurriak «orain» hartzeko beharra azpimarratu du.
Hauek izan dira ezarritako, neurri berriak:
- Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen mugikortasuna mugatuko da.
- Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.
- Kultu jardueretan aforoa %35era jaitsi da.
- Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxi egingo dira.
- Kultura-jarduera oro gaueko 21:00ak baino lehen bukatu beharko dira.
-Taldeko edozein kirol-jarduera etetea
- Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan afora murriztea
Atzo ezarri ziren neurriez gain, beste hainbat kontu
Aipatu moduan, atzo eman zuen Iñigo Urkullu lehendakariak neurri berrien berri, hala ere, hainbat kontu, «airean gelditu ziren», esaterako, lantokietan ere une oro eraman beharko da maskara jantzita.
Ezin da lagunekin 22:00etatik aurrera kalean egon, izan ere, etxeratze agindua 22:00etatik goizeko 06:00etara bitartean da.
Farmaziara joan daiteke, baldin eta «premia biziko ondasunen» bat erostera bazoaz.