Osasungintza

Osakidetzako langileek greba egin zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 6a, 00:00

Atzoko greba egunean anbulategi kanpoan bildu ziren langileak.

«Nazkatuta gaude hainbeste hitz polit, gezur eta manipulaziorekin. Irtenbide errealak nahi ditugu".

Osasun Publikoak gaur egun bizi duen egoera «larria» salatzeko mobilizazio dinamika jarri dute martxan, eta atzo greba eguna izan zuten Gipuzkoako osasun langileek. «Urteak dira Osakidetzan  egiturazko arazoez gain  baliabide falta nabaria ematen ari dela. Pandemiak arazo guzti hauek modu gordinean agerian utzi ditu. Eguneroko lanari falta diren langileen lana gehitu behar zaie, bajak kubritzen ez direlako kasu gehienetan. Pandemiari aurre egiteko ehundaka PCR egiten ditugu astero inongo errefortzurik gabe. Baliabide nahikorik gabe ari gara artatu beharreko gaixo guztiak  ikusten, eta ez gara iristen. Inoiz baino lan gehiago egiten ari garen garai hauetan, inoiz baino zailagoa izaten ari da kalitatezko zerbitzu bat bermatzea», azaldu dute Hernaniko anbulategiko bozeramaileek.

«Irtenbiderik eza ikusita», kalera irten ziren, honakoak aldarrikatzeko: Osasun publikoaren aurrekontuak haunditzea, langile kopurua gehitzea, behin behineko langileak egonkortzea, murrizketa bidez galdutakoa berreskuratzea, pribatizazioak gel­ditzea, eta plantilaren segurtasuna eta osasuna  bermatzeko ne­urriak hartzea.  «Osasuna erdigunean jartzeko garaia da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!