Ereñotzuar anai-arrebek kontzertua

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 6a, 00:00

'Kontzertu bat bertsotan' emanaldia eskainiko dute Eli eta Manex Pagolak bihar. Ereñotzuko frontoian izango da, 20:00etan hasita. Kontzertua doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik eskuratu behar dira. Horretarako, 688 780 356 deitu behar da. Elik sortu ditu bertsoak eta Manexek jarri die musika, beraz, anai-arrebek sortutako emanaldia da bihar eskainiko dutena. Sortutako abestiekin diskoa ere kaleratu dute, eta eskuragarri dago jada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!