Txapen banaketa, Euskaraldiak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 6a, 00:00

Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimena hastear dago eta horregatik, txapen banaketa ere hasi dute Hernanin eta Ereñotzun. Gaur Hernanin izango dira, Atsegindegin, 17:00etatik 19:00etara bitartean; bihar, leku berean, 12:00etatik 14:00etara. Eta astelehenean, Ereñotzukoek izango dute txanda. Eskolaren irteeran izango da banaketa, 16:15etatik aurrera. Edonola ere, bulegoan ere jaso daitezke gaur, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Egun hauetan bere txapa eskuratzeko aukera ez dutenek, datozen egunetan izango dute horretarako aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!