Euskadi Bono Denda ekimena jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, merkataritzari bultzada emateko asmoarekin. 30 eurotik gorako erosketetan, 10 euroko deskontua jasoko dute herritarrek, parte hartu duten komertzio horietan.
Urumea bailaran ere, badira zenbait komertzio, parte hartu dutenak; 25 guztira. Horietatik hiru dira Astigarragakoak: Electroprecio.com, Ezpela Naturdenda, eta Tranko hipika denda. Hernanin, berriz, 22 dira parte hartu dutenak: Apain, Distira, Distopia Games, Eukene jantzidenda, Feli 1945, Gardanbera ekodenda, Gaueko komiki-denda, Hiru, Ibai-Mendi, Ikusi Makusi, Kera, Kuluska, Laket, Hoki lentzeria, Mahuka, Marna, Orekan dietetika, Telemar, Termas, Urrats oinetakoak, Valen eta Xabier Zabalegui. Interneten dago ikusgai, komertzio guztien zerrenda: euskadibonodenda.eus.
Deskontu bonoak, denda horietan bertan eskuratu daitezke, eta abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Pertsona bakoitzak, gehienez ere 40 euroko balioa duten lau deskontu bono batu ahal izango ditu. Deskontua aplikatu ondoren, kopuru horrengatik dirulaguntza emango dio Eusko Jaurlaritzak, komertzioari.