Beste bi astez itxita gaurtik, tabernak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 5a, 00:00

Beste bi astez luzatu du Nafarroako Gobernuak, COVID-19a geldiarazteko hartutako neurrien epea. Horrela, gaurtik azaroaren 18ra, itxita jarraitu beharko dute taberna eta jatetxeek, eta etxera eramateko janaria prestatu ahal izango dute soilik. Kasu horretan, hori bai, ordu eta erdi zabaldu dute ordutegia: gaueko 22:30ak arte eraman ahal izanen dituzte otorduak, etxeetara. Bere horretan mantenduko da, bestalde, sei laguneko taldetan elkartzeko muga, espazio publikoan; eta eremu pribatuan elkarrekin bizi direnak soilik elkartzekoa. Ezingo da kalean ibili 06:00etatik 23:00etara, orain arte bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!