10 euroko deskontua, bailarako 25 dendatan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 3a, 00:00

30 eurotik gorako erosketetan jaso dezakete 10 euroko deskontua herritarrek, Euskadi Bono Denda ekimenarekin. Tartean dira Astigarragako hiru komertzio, eta Hernaniko 22.

Euskadi Bono Denda ekimena jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, merkataritzari bultzada emateko asmoarekin. 30 urtetik gorako erosketetan, 10 euroko deskontua jasoko dute herritarrek, parte hartu duten komertzio horietan.

Urumea bailaran ere, badira zenbait komertzio, parte hartu dutenak; 25 guztira. Horietatik hiru dira Astigarragakoak: Electroprecio.com, Ezpela Naturdenda, eta Tranko hipika denda. Hernanin, berriz, 22 dira parte hartu dutenak: Apain, Distira, Distopia Games, Eukene jantzidenda, Feli 1945, Gardanbera ekodenda, Gaueko komiki-denda, Hiru, Ibai-Mendi, Ikusi Makusi, Kera, Kuluska, Laket, Hoki lentzeria, Mahuka, Marna, Orekan dietetika, Telemar, Termas, Urrats oinetakoak, Valen eta Xabier Zabalegui. Interneten dago ikusgai, komertzio guztien zerrenda: euskadibonodenda.eus.

Deskontu bonoak, denda horietan bertan eskuratu daitezke, eta abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Pertsona bakoitzak, gehienez ere 40 euroko balioa duten lau deskontu bono batu ahal izango ditu, eta hainbat establezimendutan edo bakarrean erabili ahal izango ditu.

Deskontua aplikatu ondoren, kopuru horrengatik dirulaguntza emango dio Eusko Jaurlaritzak, komertzioari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!