Atzo izan zen Santu Guztien Eguna

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 2a, 00:00

Atzo, herritarrak hilerrira egin zuten bisita.

Hego haizea eta eguzkia nagusi ziren atzoko egunean, eta horrez gain, hilerria noski. Atzo Santu Guztien Eguna izan baitzen, eta Urumea bailarako hilerrietan, senide eta lagunak bertaratu ziren, hilobiak bisitatu eta loreak jartzera. Egoera erraza ez izan arren, pilaketarik ez zen sortu, eta herritarrek zorrotz bete zituzten segurtasun neurriak. Gaur, hildakoen eguna da, baina egoera ikusita ez da elizkizunik egingo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!