Epaiketa gaur, amiantoa inhalatzeak dakartzan ondorioak direla eta

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 2a, 00:00

Gaur goizean epaiketa egingo da, Patxi M.E hernaniarrari biriketako gaixotasuna eragin baitio, Orbegozo eta beste hainbat enpresetan lanean arnasutako amiantoak.

Gaur, goizeko 10:10etan, Donostiako Lan Arloko 4. Epaitegian COFIVACASA, Sidenor; Montajes Nervión, ACELOR Olabarria eta José María UCIN jaunaren aurka, 313.185,24 euro eskatu dituzte. Patxi M.E hernaniarrari eragin dion gaixotasunagatik, Hernaniko Pedro Orbegozo S.A. enpresan lan egiteagatik 1969 eta 1992 artean. Horrez gain, geroago Acenor S.A., mekanikari ofizial gisa lan egin zuelako. 
Patxi M.E hernaniarra da eta  aipatu moduan, mantenimenduko mekaniko gisa egin zuen lan hainbat urtetan, amiantoarekin kontaktua edukiz, minbizia eragiten duten beste hainbat substantziren artean.

Osalanek egindako ikerketa
«Egindako ikerketarekin, esan daiteke arrazoizko zantzuak daudela, gaixotasuna amiantoaren eraginpean egotea. Hori dela eta, honako hauek har daitezke kontuan: Francisco M. E. jaunak, Jarduera Acenor SA enpresan (Lehenago Pedro Orbegozo), amiantoarekin materialak manipulatu ahal izan zituen, eta, beraz, amianto-zuntzak inhalatzeko arriskua badagoela dirudi. Amiantoarekin kontaktuan edo esposizioan egon dela ere ikusi da Patxik beste enpresa batean egin duenean lan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!