Pandemia hasi zenetik, Aranon positibo bakarra eta Goizuetan bi

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 1a, 00:00

Urumea bailarako hainbat herriekin alderatuz, Arano eta Goizuetako datuak «baxuagoak dira». Martxotik, positibo bakarra egon da Aranon eta bi Goizuetan.

Covid-19aren bigarren olatuan sartuta gaude, eta Urumea bailarako hainbat herri, zona gorrian daude, hala nola, Hernani eta Astigarraga.

Nafarroa itxita badago ere, Goizueta eta Aranon, esan daiteke orain arteko positiboen zifrak «baxuak izan direla».

Izan ere, Goizuetan, azken hamalau egunetan izandako positiboak, 100.000 biztanleko 142 izan dira. Nafarroan, azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten hainbat leku daude. Goi­zu­eta eta Aranoren kasuan, kon­tu­tan izan behar da, «herri txi­ki­etan kasu bakar batek tasa izu­ga­rri handitzen duela».

Azken hamalau egunetan antzemandako positibo bakarra izan da Goizuetan, eta azken egunetan antzemandakorik berriz, ez da egon.

Guztira, pandemia hasi zenetik, hau da, martxotik kontatuta, bi positibo egon dira Goizuetan.

 

Aranoko datuak, pandemia hasieratik

Aranon, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 862'1 positibo egon dira. Azken hamalau egunetan antzemandako kasu bakarra egon da, eta azken egunetan antzemandakorik ez da egon. Pandemia hasi zenetik, positibo bakarra egon da Aranon. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!