Futbola

Lezaman jokatuko du Hernanik, Euskal Liga hasteko partidua

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 31a, 00:00

Hernaniko Maddi Muñoz baloia oinetan duela, Lakuaren aurkako partiduan.

Gainerako partiduak atzeratu egin dira, alarma egoerak hala behartu duelako.

Koronabirusa dela eta atzeratu egin dira asteburu honetarako hitzartuta zeuden partidu gehienak. Hala ere, Hernaniko emakumeen lehenengo taldeak igandean hasiko du liga, eta Lezamara bidaiatuko dute Athletic C-ren aurka lehiatzeko. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da norgehiagoka, eta «erronka haundia» dela aitortu zuten arren, Fernando Molina entrenatzaile argentinarraren taldeak inoiz baino indar haundiagorekin ekingo dio Euskal Ligako txapelketari. 

Liga bi multzotan bereizi da eta hernaniarrak dauden horretan, 9 talde daude. Bertan EAE osoko futbol-taldeak daude: Gipuzkoakoak Bizkaiakoak eta Arabakoak. Lehenengo lau sailkatuak igoera fasera sartuko dira eta hurrengo bost sailkatuak jaitsiera fasea jokatuko dute. Hauek dira hernaniarrek txapelketan topatuko dituzten taldeak: Athletic Club C, Leioako Emakumeak, Eibar, Leintz Arizmendi, Goierri-Gorri, Aurrera de Vitoria, Lakua eta Elorrio.

Jardunaldiak atzeratu dira
Joan den astean iragarri zuen Gipuzkoako Futbol Federazioak norgehiagokak atzeratzearen albistea. Aurreko asteburuko partiduak eta asteburu honetakoak aurrerago egitea erabaki zuten, bizi dugun alarma egoeragatik. Eta atzo jakinarazi zutenez, datorren asteburukoa ere ez da jokatuko. Asteburu honetan gizonezkoen Gorengoen Mailan Astigarragako Mundarrok Ostadar izango zuen aurkari etxean. 

Hernaniko mutilen bigarren taldeak, berriz, atsedenaldia zu­en. Ohorezko Erregional Mailako mutilek Allerruren aurka neurtu behar zituzten indarrak asteburu honetan, baina jardunaldi hau ere atzeratu egin da. Mundarroko eta Hernaniko gainerako mailetan ere gauza bera gertatu da, eta talde batzuek entrenatzen jarraitu badute ere, asteburuan ez da partidurik izango.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!