Topagunea

Gau Beltza ospatzeko baliabideak, eskuragarri

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 30a, 00:00

Topaguneak jaia gehiago zabaldu nahi du eta horretarako 'www.gaubeltza.eus' orrian informazioa lortu daiteke.

Topaguneak, aurtengoan eta datozen udazkenetan ere jaia Euskal Herri osoan, kalean ez ezik, talde txikietan eta etxeetan ere Gau Beltza ospatzeko baliabide berriak jarri ditu aukeran www.gaubeltza.eus webgunean: kalabazak jarri daitezke balkoietan eta kalabaza nola prestatu azaltzen da bertan. Gau Beltza zer den, nondik datorren, herrietan zer egiten duten deskribatzen duen dokumental laburra ere badago eskura bi adibide aipatzearren. Iaz bikoiztu egin zen Gau Beltza antolatzen duen herri kopurua eta aurten biderkatu egin nahi dira iaz piztutako kalabazak. Egoera aldrebes honetara moldatuta ospatu daiteke Gau Beltza; herri, auzo, familia, lagun talde, bizilagunen artean piztu daiteke Arimen gaua eta iluntasuna bizi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!