Udala

Hilerrira bisitak modu kontrolatuan egiteko neurriak jarri dituzte Udalek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 29a, 00:00
Santu guztien egunean, hilerriko aforoa mugatuko da.

Santu Guztien eguna gerturatzen ari dela aurreikusiz, Hernaniko eta Astigarragako Udalek, hainbat gomendio helarazi dituzte, hilerrira bisitak egiteko, «modu kontrolatu batean»

Santu Guztien eguna da igandean eta ohitura izaten da hilerrira joatea. Hori horrela eta bizi dugun egoera alde batera utzi gabe, Hernani eta Astigarragako Udalek, hainbat gomendio eta neurri azaldu dituzte, hilerrira bisitak «modu kontrolatuan eta lasaian egin daitezen». 

Hernaniko Udalak ezarritako neurriak 
Jakinarazi du, ahal izanez gero, pilaketak ekidin behar direla, «ez utzi hilerriko bisita azaroaren 1erako». Horrez gain, gomendatzen du, aste osoan zehar bisitak egitek aukera dagoena, eta hortaz baliatzeko, «modu mailakatuan eta pilaketa haundirik gabe». 

Asteburuan eta astelehenean, hilerriko aforoa mugatu egingo da, eta sarrerak eta irteerak kontrolatu egingo direla ere azaldu du Udalak. 
Hilerrian egoteko denbora, «gehienez ordubetekoa» izango da, eta 6 pertsona batera elkartu hala izango dira, «gehienez».

Musukoa jarrita eramatea eta segurtasun tarteak mantentzea derrigorrezkoa dela ere jakinarazi du Hernaniko Udalak.  

Astigarragako Udalak ezarritako neurriak
Aurten, Covid-19ak eragindako osasun egoera dela eta, «herria zona gorrian dagoenez», Astigarragako Udalak hainbat prebentzio eta segurtasun neurri ezarri ditu. 

Hori horrela, Udalak helarazi die herritarrei, «ahal duten neurrian bisitak igandea baino lehen egitea, pilaketak saihesteko». 
Musukoa erabili behar da aldi oro, pertsonen arteko distantzia mantendu behar da, eta eskuetako higiene egokia erabili behar da, «horretarako jarriko dira gel hidroalkoholikoak». 

Hilerriko ordutegia 09:30etatik, 14:30etara eta 15:30etatik 18:30etara bitartean izango da. 150 pertsonako edukiera izango du gehienez, «eta pertsona bat egongo da sarrerak eta irteerak kontrolatzen». Lurrean zirkuitu bat markatuko da, sarrera eta irteerak non dauden jakiteko.Gehienez, sei pertsonako taldeak egon daitezke, eta bisitaren iraupenak ordu bete iraungo du. Komunak itxita egongo dira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!