Puntuak erantzuten, bertso eskolakoak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 28a, 00:00

Abian jarri du Hernaniko Bertso Eskolak, bertsotan aritzeko ekimena eta Kronika bidez, ariko dira bata besteari erantzuten. 

Hernaniko Bertso Eskolak,  bertsoei indarra emateko ekimen bat antolatu du, jada martxan da eta abendura arte iraungo du. Lehenengo pausua puntua jartzea izango da, eta puntu horri, bertso batek erantzungo dio. Horrela, «bertso kate moduko bat sortu arte». 
Aurreneko  puntua, Ioritz Na­za­­ba­lek, Ekain Tolaretxipiri jarri dio, eta honakoa da: Zer moduz hasi duzu aurtengo kurtsoa? 
Eta hau izan da, Ekain Tolaretxipiren erantzuna: 

Lehen ebaluaketa 
aurrera badoa, 
nahiz bukatzeko ere 
badeten gogoa
aurtengoa izan da 
pixkat arraroa. 

Ekainek, Garaziri jarri dio puntua: Maskarillakin gabiltz bai gau ta bai egun. 
Orain Garaziren txanda da, puntu honi erantzun beharko baitio.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!