Astigarraga eta Hernanin, Plenoak gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 27a, 00:00

Gaurkoan, bi pleno eskainiko dira biak telematikoki, bai Astigarragan eta baita Hernanin ere. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.

Gaur arratsaldean, bi pleno izango dira Urumea Bailaran, Astigarragan eta Hernanin hain zuzen. Bi plenoak telematikoak izango dira eta arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera.
Hernaniko plenoaren kasuan, gai-zerrendan landuko diren edukien artean, Hernaniko Udal eraikinen garbiketa zerbitzuko kontratuaren aldaketa landuko da. 
Astigarragan aldiz, hainbat gai jorratuko dira, hala nola, RPTaren eta plantila organikoaren egokitzapena: hasierako onarpena; Hiri Antolaketako Plan Orokorraren HEA 22 Urdaburu Zabalpena eremuaren aldaketa; Ergobia inguruan Urumea ibaiaren uholdeen aurkako hiri-drainatze sistema eraikitzeko proiektua; 2021. urterako autotaxi zerbitzuaren tarifa; Kale-izendegiaren aldaketa, eta adierazpen instituzionala emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren ingurukoa, besteak beste.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!