Alarma egoera ezarri da bi astez eta maiatzera arte luzatu daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 26a, 00:00
Etxeratze-agindua ezarri da 23:00etatik 06:00etara.

Pedro Sánchez presidenteak iragarri du eta etxeratze-agindua ere jarri da abian. Erkidegoetako agintariek lurraldeak konfinatu ditzazkete.

Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidenteak, atzo egindako ezohiko Ministroen Kontseiluaren ostean iragarri zuen, Espainia osorako alarma egoera onartu zela. Atzo arratsaldean sartu zen indarrean, COVID-19aren pandemiaren bigarren olatua dela eta. Oraingoz bi astetako iraupena du, 15 egunetakoa azaroaren 9ra arte, baina helburua da Gorte Nagusiek egoera hori sei hilabetez luzatzea, maiatzaren 9ra arte.
Bestalde, autonomia-erkidegoetako presidenteei beren lurraldeetan eskuordetutako agintaritza izatea ahalbidetzen dien alarma-egoeraren deklarazioak aukera emango die beren lurraldeak erabat edo partzialki konfinatzeko.

Etxeratze-agindua 23:00etatik 06:00etara, baina autonomiek moldatu dezakete ordu bete
Halaber, etxeratze-agindua ezarri da 23:00etatik 06:00ak arte, baina autonomiek modulatu dezakete, 22:00etara aurreratuz edo 24:00ak arte atzeratuz. Goizeko bostetan edo zazpietan amaitzeko ere alda dezakete.

Autonomia-erkidegoek beren lurraldea edo lurraldearen zati bat itxi ahal izango dute
Autonomia bakoitzak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, mugatu ahal izango dute bere lurraldeko sarrera eta irteera, hau da, eskualde osoaren edo lurraldearen zati baten perimetro-itxiera, baina salbuespenak ere egongo dira, hala nola osasun-zentroetara joatea, ikastetxeetara joatea edo lan-arrazoiak, besteak beste.

Sei pertsona baino gehiagoko bilera sozialak debekatuta
Sei pertsona baino gehiagoko bilerak egitea debekatzen da, autonomia erkidego askotan gertatzen ari den bezala; izan ere, funtsezkoa da pertsonen arteko harremana mugatzea.

Alarma altxatzen da egoera hobetzen bada
Sanchezek azpimarratu zuenez, alarma-egoera horren iraupena «ez da mugiezina», eta egoera gaindituz gero, bertan behera gera daiteke, baina gaineratu zuen sei hilabeteko iraupena hori dela adituek aholkatzen duten epea, bigarren olatu hori ez ezik, Covideko etaparik «kaltegarriena» ere gainditzeko.

Sanchezek Kongresuko talde parlamentario guztiei eskatu die alarma egoera luzatzeari «babes guztia» eman diezaiotela, horren aplikazioari buruzko kontuak eman beharko dituztelako.

Eusko Jaurlaritzak gaur hartuko ditu neurriak
Sanchezek azaldu zuenez, egoera «muturrekoa» da, 100.000 biztanleko 378 kasu daude eta azken astean 650 hildako baino gehiago izan dira.  
Hori dela eta, pandemiaren bigarren olatu hori «makurrarazteko» diziplina eta erresistentzia «haundia» erabiltzea eskatu du Sanchezek. 
Bestetik, atzo arratsaldean Eusko Jaurlaritzatik adierazi zen gaur neurri berriak hartu eta jarriko dituztela martxan kasuak murrizteko bidean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!