Saskibaloia

Bertan-behera gelditu dira norgehiagokak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00

Gizonezkoen senior kategoriako lehenengo eta hirugarren mailako partidu gehienak etetea erabaki du Federazioak. 

Astigarragako eta Hernaniko saskibaloi taldeek txapelketarekin jarraitu behar zuten asteburu honetan. Hala ere, Urumea Bailarako beste kirol talde gehienen modura, bertan-behera gelditu dira larunbat eta igandeko partiduak.  Astigarragako mutilen senior taldeak Bosteko Irauli taldea zuen aurkari, etxean. Eta Hernaniko mutilen senior taldea, berriz, Atletico San Sebastianen aurka arituko zen. Denboraldiko hirugarren jardunaldia zen bi taldeentzat, eta gogotsu zeuden partidurako. Izan ere, joan den asteburuan bi taldeek galdu egin zuten Zarautz eta CD Internacionalen aurka.

Senior gizonezkoen lehenengo mailako partidu guztiak bertan-behera gelditu dira, hiru izan ezik. Take Orbela eta Electricidad Perosanzen arteko norgehiagoka atzeratu egin da, eta CD Internacional-Donosti Dolphins, Añorga-Zaintzen Askatuak, berriz, asteburu honetan jokatuko dira. 
Gizonezkoen hirugarren ma­ilan, aldiz, partidu guztiak bertan-behera gelditu dira. Astigarragako taldeak etxean zuen topaketa, Zalburdi Debasketen aurka. Eta Hernaniko taldeak, berriz, Contubi Oiarso zuen aurkari, Hernaniko kiroldegian. Bigarren jardunaldia zen bi taldeentzat eta momentuz bertan-behera gelditu dira kategoria honetako topaketa guztiak. Egoerak bermatzen duenean jokatuko dtuzte partiduak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!