Futbola

Pandemia egoeragatik Gipuzkoako Futbol Federazioak datozen bi jardunaldiak atzeratzea erabaki du

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00
C.D.H.-ko jokalaria baloia hanketan duela, joan den asteko Añorgako partidan.

Egoerak baimentzen duenean jokatuko dira momentuz atzeratu diren norgehiagokak. Lagunartekoak ere ez dira izango eta Hernanin, bestalde, udalerria «alerta gorria» dagoen 

Gipuzkoako Futbol Federazioaren menpe dauden lehiaketa guztien hurrengo bi jardunaldiak atzeratzea erabaki dute eta, beraz, Astigarraga eta Hernaniko taldeen norgehiagokak ez dira jokatuko asteburu honetan eta hurrengoan. Erabaki hau da Gipuzkoako 20 udalerriak «alerta gorrian» daudelako eta Gipuzkoako Futbol Federazioak «pertsonen osasuna babesteko eta zuhurtzia» irizpideak bermatu nahi dituelako.

Atzo eguerdian argitaratu zen komunikatua, eta bertan azaldu zituzten txapelketako bi jardunaldiak atzeratzearen zergatiak. Jakitera eman zutenez, «Eusko Jaurlaritzak argitaratutako murrizketen ondoren eta Gipuzkoan alerta gorrian daudela 20 udalerri kontuan hartuta, eta gure txapelketako klubei eragiten dien Nafarroako Foru Erkidegoaren itxiera perimetrala gehituz, Gipuzkoako Futbol Federazioak erabaki du bere menpe dauden lehiaketa guztien hurrengo bi jardunaldiak atzeratzea». Horretaz gain, lagunarteko partidurik ez da baimenduko, besterik jakinarazi arte. 

Federazioak klubekin egindako bilera guztietan jakinarazi duenez, pandemiaren bilakaerak markatuko du lehiaketaren garapena. Hori horrela, datozen egunetan bilakaera horren araberako erabakiak hartuko dira, «betiere gure kirolarien osasuna lehenetsiz». Ondorioz, Astigarragan eta Hernanin ez da norgehiagokarik jokatuko.

Hernanik Lesakan jokatu behar zuen

Gizonezkoen lehenengo taldeak Beti Gazte zuen aurkari asteburu honetan. Lesakara joatekoa zen talde berdea, baina Nafarroako mugak itxi dituztenez, aurretik jada partidua atzeratzea erabaki zuten. Zubipen jokatzea pentsatu bazuten ere, egoerak ez du baimendu aukera hori aurrera eramatea eta, beraz, aurrerago jokatuko da norgehiagoka.

Mundarroko gizonezkoen le­henengo taldeak, berriz, Urni­etaren aurka zuen partida asteburuan. Egoerak hala behartuta, hori eta datorrena, Ostadarren aurkakoa, atzeratu egin dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!