Osakidetzako azpikontratetako langileek greba, azaroaren 5ean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00

Sindikatuetako ordezkariak, joan den eguneko prentsaurrekoan, Bilbon,

3 greba egun deitu zituzten Osakidetzan, eta bigarrena Gipuzkoan izango da.

ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE, UTESE sindikatuek hiru greba egun deitu zituzten Osakidetzan, osasun publikoaren egoera «larria» dela salatzeko eta Osasun Sailari neurriak eskatzeko. Lehena urriaren 29an izan zen Araban, eta hurrena azaroaren 5ean izango da, Gipuzkoan. Azken greba eguna azaroaren 12rako deitu dute, Bizkaian.

Joan den asteazkenen prentsaurrekoa egin zuten bederatzi sindikatu deitzaileek Bilbon, eta mobilizazio berriak iragarri zituzten. Salatu zuten ez dagoela «neurri zehatzik» Osakidetzak dituen «egiturazko arazoak» konpontzeko. Hori horrela, Osakidetzako Garbiketa, Osasun Garraio eta sukalde zein kafetegietako langile azpikontratatuek greba deialdia egin zuten langileei mobilizatzeko deia luzatuz.

LAB sindikatuak jakitera eman zuenez, deialdi honen bidez langileek bizi duten egoera salatu nahi dute: ez dagoela langile nahikorik, lanpostu hutsak edota aldi baterako ezintasun zein oporrak ez direla ordezkatzen, ez dagoela segurtasun- -neurririk eta kolektibo batzuetan soldata-baldintza eskasak daudela. Egiturazko defizit hori areagotu egiten da bizi dugun pandemia egoeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!