Goizueta eta Hernani arteko errepidea zabalik da honezkero

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00

Bi herrietako Udalek  jakinarazi dute Goizueta eta Hernani lotzen dituen NA-4150 errepidea ireki dutela. Joan den asteazkenean itxi egin behar izan zuten, Latxen kable bat erori zelako eta konponketa lanak egin behar izan zituztelako. Orain, berriz, errepidea ireki dutela baieztatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!